sábado, 9 de enero de 2016

XABOIA SOSAREKIN

Berriro ere Xaboia egin dugu, antzinako modura egin dugu baina prozesua arintzeko irabiagailua erabiliz. Orain itxaron beharko dugu bi hilabetez erabilgarri izan dadin. Errezeta aurreko sarreran  emandakoaren antzerakoa izan da.  Prozesuaren azalpena  aurreko sarreran emandako Videoan argi dago azalduta eta berriro ere txertatu dut norbait animatzen bada errazteko. Oraingo honetan Osagai gehiago erabili ditugu. Ez ahaztu inolaz ere segurtasun neurriak, SOSAk arrisku handia du eta.



Ondorengo kantitateak erabili ditut lehenengo Xaboia egiteko:
  •     500 gramo oliba olio
  •     62 gramo Sosa (KONTUZ ERABILI! jarraitu instrukzioak)
  •     160 gramo euri ur
  • 15 tanta Vainila (postrertarako erabiltzen dena)
  • Esnearen kutxa hutsa
Bestea egiteko:

  • E vitamina 2 kapsula (farmaziakoa)
  • COCO olio 100gr (bilboko Xaboigilean erosi dut)
  • Oliva olioa eko, lehen presio hotzean....450gr
  • Sosa 72,9 (saponifikazio taula erabiliz baina nire pixua ez da hain zehatza eta 73gr bota ditut.
  • Lavanda esentzia 15 tanta
  • Ur destilatua 187,6 (nik ,5 aurrekoan aipatutakoagatik))
  • Esne kutxa hutsa
  • Ondorengo bideoan kantitateak apur bat aldatzen badira ere, antzerako moduan  egin dut. Oso argi azaltzen du.
  • Saponifikazio kalkulagailua: osagaien neurketa egokia egiteko




No hay comentarios:

Publicar un comentario