domingo, 31 de julio de 2016

UDA 2016

Mimena eta Etxeberria
Porru loreak

Udarako lanak egiten

Kaputxinak edo amatxi-loreak

Aromatikoak pil-pilean


Izpilikuaren loreak

LANDARE KRASEN BILDUMATXOA

Ez dut ur askorik behar, udan lore xume ederrak botatzen dituzte

KALABAZA TXIKIAK

Pasa den urteko kalabaza lehorretan lur apur bat sartu eta landare txikiak sartu ditugu. Zintzilikatzeko bala-haria eta sokak erabili ditgu.



miércoles, 29 de junio de 2016

HILABETE BAKOITZEAN LORE SORTA BAT

Tabako bedarra, katu bixerrak, staticeak eta helicrisumak
EKAINA 2016

SAN JOAN GAUA 2016






Pasa den urteko erramua 

Aurtengo erramuak egiteko materiala Gatikako San Juan lore sortak egiteko  tailerrera eramateko prest

Erramu berriak
                                                         




sábado, 9 de enero de 2016

Denetarako ukendua

Ondorengo ukenduak hainbat erabilpen du eta oso ona izateaz gain erabilpen pila du:

  • Ilearen "frizzi" a kentzeko
  • Begi inguruko ximurrentzako
  • Aurpegia oso lehor denean hidratatzeko
  • Ilearen maskarila (garbitu aurretik ilearen puntetan eman eta gero garbitu ohiko txanpuarekin)
  • Dutxatu ostean gorputza ongi hidratatzeko
OSAGAIAK:
  • Basukada bat coco olio ("La casa de los jabones"en salgai)
  • eskukada bat erromero lore
  • Eskukada bat larrosa lore
  • 2 vitamina E kapsula
  • Almendra olio 4 goilarakada

NOLA EGIN:Olioak bainu marian jarri eta  loreak gehitu. Su oso baxuan ordu betez. Iragazi, E vit gehitu, nahastu eta potoetan sartu.

  


BAINU-GATZAK

Bainu gatzak egiteko oraingo honetan udaran batutako etxeko larrosak eta abuztuko Lavanda loreak erabili ditugu.(Lehortuta)

Osagaiak :
  • Gatz kilo 1
  • Helikrisum loreak, eskukada 1
  • Lavanda loreak, 2 eskukada
  • Larrosa loreak, 2 eskukada
  • Janari koloratzailea (Urdina erabili dut, tantak bota eta nahasten joan gustuko tonoa lortu arte)
  • Almendra olio 3 koilarakada
  • Musk esentzia (Xaboien etxean erosi dut internetetik saltzen dutena merkeagoa da baina ez zait gustatzen)

 
koloratzaile urdina


 
Lavanda


 
Etxeko larrosak


Gatzen itsura amaieran. Kristalezko ontzi polit batean sartu gorde bainu goxoa hartzeko.

XABOIA SOSAREKIN

Berriro ere Xaboia egin dugu, antzinako modura egin dugu baina prozesua arintzeko irabiagailua erabiliz. Orain itxaron beharko dugu bi hilabetez erabilgarri izan dadin. Errezeta aurreko sarreran  emandakoaren antzerakoa izan da.  Prozesuaren azalpena  aurreko sarreran emandako Videoan argi dago azalduta eta berriro ere txertatu dut norbait animatzen bada errazteko. Oraingo honetan Osagai gehiago erabili ditugu. Ez ahaztu inolaz ere segurtasun neurriak, SOSAk arrisku handia du eta.



Ondorengo kantitateak erabili ditut lehenengo Xaboia egiteko:
  •     500 gramo oliba olio
  •     62 gramo Sosa (KONTUZ ERABILI! jarraitu instrukzioak)
  •     160 gramo euri ur
  • 15 tanta Vainila (postrertarako erabiltzen dena)
  • Esnearen kutxa hutsa
Bestea egiteko:

  • E vitamina 2 kapsula (farmaziakoa)
  • COCO olio 100gr (bilboko Xaboigilean erosi dut)
  • Oliva olioa eko, lehen presio hotzean....450gr
  • Sosa 72,9 (saponifikazio taula erabiliz baina nire pixua ez da hain zehatza eta 73gr bota ditut.
  • Lavanda esentzia 15 tanta
  • Ur destilatua 187,6 (nik ,5 aurrekoan aipatutakoagatik))
  • Esne kutxa hutsa
  • Ondorengo bideoan kantitateak apur bat aldatzen badira ere, antzerako moduan  egin dut. Oso argi azaltzen du.
  • Saponifikazio kalkulagailua: osagaien neurketa egokia egiteko




Ezkontza erramua


Ezkontza erramua. Lore freskoak oso modu errezean lehortuko dira eta oso gutxi aldatuko dira.Oroigarriak luze iraungo du.

lunes, 23 de noviembre de 2015

                                                         UDAZKEN KOLORETAN

Udazkena 2015

Aspaldian egindako xaboia amaitzen ari da, gehiago egin beharko dugu. Mimena erabili dugu hesiak, lorategian eta etxetxoa egiteko.
Loreak lehortu dira eta erramuak egiteko prest daude, artoa batu dugu, eta beste etxetxo bat egin dugu jolasteko, Etxeberriek inoiz baino kolore politagoa dute orain. Esentziak egiteko alanbikea erabiltzen hasteko prest.
HAU SALTSA!!












Mimen biziarekin egindako etxola













lunes, 16 de febrero de 2015

ARTILEA

Drive
ARTILEAARTILEA POWER POINT HAU NIRE KOADERNOA DA ETA AURKITZEN DUDAN INFORMAZIO INTERESGARRIA BILTZEKO ERABILIKO DUT.“ La oveja es un animal de rebaño, con instinto gregario y poco inclinada a la soledad. Su nombre técnico es ovis aries y su principal tendencia es a seguir al líder del grupo. Tiene una ...