jueves, 12 de febrero de 2015



XABOIA OLIBA-OLIOAREKIN ETA SOSAREKIN

     2 EGUN ETA GERO HORRELA GELDITU DIRA

Ondorengo kantitateak erabili ditut:
  •     500 gramo oliba olio
  •     70 gramo sosa (KONTUZ ERABILI! jarraitu instrukzioak)
  •     165 gramo euri ur
40ºC tan daudenean nahastu,GARRANTZITSUA!
Ondorengo bideoan kantitateak apur bat aldatzen badira ere, antzerako moduan  egin dut.Oso argi azaltzen du.Nik ezin dut  bere azalpena hobetu.

Saponifikazio kalkulagailua: osagaien neurketa egokia egiteko 





Hilabete bat edo bi pasa direnean erabiltzeko prest

      AIREA GARBITZEKO,AIRE-FRESKAGARRIA


OSAGAIAK:
 Alkola litro 1, kanela goilarakada 1, iltze espezia 6-7, izpiliku-esentzia 5-8 tanta eta ezkai-esentzia 5-7 tanta.
NOLA EGIN:
Nahastu osagaiak kristalezko botila batean(astindu).
Utzi 15 egun inguru beheratzen, noizbehinka astindu.
Filtratu(kafe-filtroak,oihal zahar bat..erabil daiteke) eta spray-botilatxo batean sartu.
ERABILPENAK:
  Airea garbitzeko, oso goxoa.Hainbat erabilpen ditu: Akaroak uxatzeko, gripea daukan norbaiten gela garbitzeko, besteak kutsa ez daitezen adb.




GLIZERINA-XABOIAK
OSAGAIAK:glizerina-xaboiak erosten ditut ahalik eta puruenak.Janari-kolorantea, Izpiliku-esentzia, xaboi  zatiak (aukerakoa) eta esentziak gehitzen dizkiet.Osagai guzti hauek gutxi gora behera botatzen ditut,koloratzaileak poliki gustoko kolorea lortu arte eta usainak 15 esentzia tanta inguru 3 xaboiko.Molderako esne-kutxak aproposak dira, eta xaboi borobilak egin nahi ditudanean "pringles" pataten kutxa zilindrikoak erabiltzen ditut.
NOLA EGIN:Glizerina-xaboiak(edozein supermerkatutan aurki daitezke) zati txikitan zatitu.Mikrouhin-labean urtu (minutu 1,2..)Koloratzailea ,olioak,eztia, xaboi zaharrak......gehitu.Moldeak olioz busti errazago ateratzeko.Bota moldeetan.Ordu batzu eta gero gogortuta egongo dira.Moldeetatik atera eta laban fin batez moztu.Hobe ordu batzuk itxarotea benetan gogor daitrezen, errazago ebakiko dituzu.


                                  Abendua 2014

                                                  Apirila 2015

 EZPAIN UKENDUA
Ezpainetarako ukendua:
OSAGAIAK:
Vaselina eta ilena
NOLA EGIN:
 Osagaiak bainu marian su eztitan izan ordutxu batez. Iragazi oihal baten bidez (gero likatsu geldituko da oihala).
Pototxoetan sartu eta hozten direnean tapa itxi.
ERABILI ezpain urratuetan,sudurrazpia gorritzen hasten denean katarroaz.
                 Izpiliku-hazi poltsatsoak.Atzean eskuinean.Ezpain ukenduak,xaboiak eta bainurako gatzak.


                                               
                                      BAINU-GATZAK
Bainurako gatzak. Itsasoko gatz potoloa, janari kolorantea eta esentziak.
                                                                                       Lavandula esentzia  


                                                                  Laranja esentzia


                               
                  ILEN ETA ZOLDA UKENDUA
 OSAGAIAK:Oliba olio, landareak eta argizariz eginak.
NOLA EGIN Kalendula  loreak beratzen utzi 28 egunez kristalezko ontzi batean oliba-oliotan.Beste aukera su eztitan ordu betez berotzea da.
 Ordubete pasa ondoren, zapi edo kaferako filtro batzuk erabiliz filtratu. Filtratutakoan, argizaria bota. Olio litro bakoitzeko 125 gr argizari , eta behin urtuta, tarro txikitan sartu.Tapa ez itxi hoztu arte. Ukendu horren iraungitze data belarrak jaso eta bi urte ingurukoa da. 
ERABILPENA: Ilen,  ukendua
Barizeak, azaleko arazoak, zauriak, flebitis, acné, zartadurak
   ZOLDA-UKENDUA
 PROZEDURA ETA OSAGAIAK:Ilenarena egiteko prozedura bera erabili baina zolda sustraiak erabiliz.
ERABILPENA:
Hezurren apurketa, hematomak, artkulazioak, kolpeak, artrosia, junturako mina, giharretako mina




                        SAN JUANERA UKENDUA
Aurretik aipatutako urratsak baina ondorengo dokumentoan agertzen diren laandareak erabiliz:
san juanera egiteko landareak.

Lavandula poltsatsoak .Billabasoko lavandula lorrekin .
Gatzak, bonbetak, aire freskagarria

No hay comentarios:

Publicar un comentario