domingo, 31 de julio de 2016
miércoles, 29 de junio de 2016
sábado, 9 de enero de 2016
Denetarako ukendua
Ondorengo ukenduak hainbat erabilpen du eta oso ona izateaz gain erabilpen pila du:
- Ilearen "frizzi" a kentzeko
- Begi inguruko ximurrentzako
- Aurpegia oso lehor denean hidratatzeko
- Ilearen maskarila (garbitu aurretik ilearen puntetan eman eta gero garbitu ohiko txanpuarekin)
- Dutxatu ostean gorputza ongi hidratatzeko
- Basukada bat coco olio ("La casa de los jabones"en salgai)
- eskukada bat erromero lore
- Eskukada bat larrosa lore
- 2 vitamina E kapsula
- Almendra olio 4 goilarakada
NOLA EGIN:Olioak bainu marian jarri eta loreak gehitu. Su oso baxuan ordu betez. Iragazi, E vit gehitu, nahastu eta potoetan sartu.
Etiquetas:flores secas
crema casera,
pomada casera,
ukendua
BAINU-GATZAK
Bainu gatzak egiteko oraingo honetan udaran batutako etxeko larrosak eta abuztuko Lavanda loreak erabili ditugu.(Lehortuta)
Osagaiak :
- Gatz kilo 1
- Helikrisum loreak, eskukada 1
- Lavanda loreak, 2 eskukada
- Larrosa loreak, 2 eskukada
- Janari koloratzailea (Urdina erabili dut, tantak bota eta nahasten joan gustuko tonoa lortu arte)
- Almendra olio 3 koilarakada
- Musk esentzia (Xaboien etxean erosi dut internetetik saltzen dutena merkeagoa da baina ez zait gustatzen)
koloratzaile urdina
Lavanda
Etxeko larrosak
Gatzen itsura amaieran. Kristalezko ontzi polit batean sartu gorde bainu goxoa hartzeko.
XABOIA SOSAREKIN
Berriro ere Xaboia egin dugu, antzinako modura egin dugu baina prozesua arintzeko irabiagailua erabiliz. Orain itxaron beharko dugu bi hilabetez erabilgarri izan dadin. Errezeta aurreko sarreran emandakoaren antzerakoa izan da. Prozesuaren azalpena aurreko sarreran emandako Videoan argi dago azalduta eta berriro ere txertatu dut norbait animatzen bada errazteko. Oraingo honetan Osagai gehiago erabili ditugu. Ez ahaztu inolaz ere segurtasun neurriak, SOSAk arrisku handia du eta.
Ondorengo kantitateak erabili ditut lehenengo Xaboia egiteko:
- 500 gramo oliba olio
- 62 gramo Sosa (KONTUZ ERABILI! jarraitu instrukzioak)
- 160 gramo euri ur
- 15 tanta Vainila (postrertarako erabiltzen dena)
- Esnearen kutxa hutsa
Bestea egiteko:
- E vitamina 2 kapsula (farmaziakoa)
- COCO olio 100gr (bilboko Xaboigilean erosi dut)
- Oliva olioa eko, lehen presio hotzean....450gr
- Sosa 72,9 (saponifikazio taula erabiliz baina nire pixua ez da hain zehatza eta 73gr bota ditut.
- Lavanda esentzia 15 tanta
- Ur destilatua 187,6 (nik ,5 aurrekoan aipatutakoagatik))
- Esne kutxa hutsa
- Ondorengo bideoan kantitateak apur bat aldatzen badira ere, antzerako moduan egin dut. Oso argi azaltzen du.
- Saponifikazio kalkulagailua: osagaien neurketa egokia egiteko
lunes, 23 de noviembre de 2015
UDAZKEN KOLORETAN
Aspaldian egindako xaboia amaitzen ari da, gehiago egin beharko dugu. Mimena erabili dugu hesiak, lorategian eta etxetxoa egiteko.
Loreak lehortu dira eta erramuak egiteko prest daude, artoa batu dugu, eta beste etxetxo bat egin dugu jolasteko, Etxeberriek inoiz baino kolore politagoa dute orain. Esentziak egiteko alanbikea erabiltzen hasteko prest.
HAU SALTSA!!
Udazkena 2015 |
Loreak lehortu dira eta erramuak egiteko prest daude, artoa batu dugu, eta beste etxetxo bat egin dugu jolasteko, Etxeberriek inoiz baino kolore politagoa dute orain. Esentziak egiteko alanbikea erabiltzen hasteko prest.
HAU SALTSA!!
Mimen biziarekin egindako etxola |
Etiquetas:flores secas
Mimbre vivo,
Mimena,
otoño,
Udazkena
lunes, 16 de febrero de 2015
ARTILEA
Drive
ARTILEAARTILEA
POWER POINT HAU NIRE KOADERNOA DA ETA AURKITZEN DUDAN INFORMAZIO
INTERESGARRIA BILTZEKO ERABILIKO DUT.“ La oveja es un animal de rebaño,
con instinto gregario y poco inclinada a la soledad. Su nombre técnico
es ovis aries y su principal tendencia es a seguir al líder del grupo.
Tiene una ...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)